XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTEKO PEZETAK. Atalburua / Administrazio pertsonala / Ikuskariak / Tailer arduraduna /.

Tailereko Taldeburua / Tailerreko 1. mailako ofiziala / Gaueko pertsonala / Gidariak- Hartzaileak.

Hitzarmen honetako bigarren urterako, hau da, 1990ko Martxoaren 1tik 1991ko Otsailaren 28raino kopuru hauei igoera bat aplikatuko zaie.

Igoera, kopuru horiei Euskal Herriko 1989ko KPI gehi %2aren pareko portzentaiaren ezartzeaz lortzen denaren baliokide izango da.

Kontzeptu honetako kopuruak urtean egiazki lan eginiko egunen eta indarrean dagoen ordutegi-taularen arabera oporretan lan egin behar izandako egunen artean banatuko dira.

7. Artikulua: DIETAK

Kontzeptu hau Gidari-Hartzaileentzat eta Ikuskarientzat ezarria dago, horretarako eskubidea izate berezi batez sortzapetzen bait zaie.

Beraren balioa Hitzarmen honetako lehen urterako, honakoa izango da: URTEKO PEZETAK. Gidariak-Hartzaileak / Ikuskariak.

Hitzarmen honetako bigarren urterako, hau da, 1990ko Martxoaren 1tik 1991ko Otsailaren 28raino doan aldirako, kopuru hauei igoera bat aplikatuko zaie.

Igoera, kopuru horiei Euskal Herriko 1989ko KPI gehi %2aren pareko portzentaiaren ezartzeaz lortzen denaren baliokide izango da.

Kontzeptu honetako kopuruak urtean egiazki lan egindako egunen eta indarrean dauden ordutegi-taulen arabera oporretan lan egin behar izandako egunen artean banatuko dira.

8. Artikulua: ETXEBIZITZA.

Etxebizitzaz gozatzen dutenek, Hitzarmen honen lehen urtean, hileko 7.737,00 pezeta ordainduko dizkiote Enpresari, bere karguarengatikako errenta modura.

1990ko Martxoaren 1etik 1991ko Otsailaren 28raino, errenta honi igoera bat aplikatuko zaio, Hitzarmenaren gainontzeko kopuruak igoko diren portzentai berekoa.

Etxebizitari dagokion lan-kontratuko gainontzeko klausulak bere hortan mantenduko dira.